Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

2024ko Itzulia

2024ko Itzulia Irundik irtengo da, erlojupeko etapa batekin

EITB MEDIA

Lasterketaren 63. edizioari herri horretan hasi eta amaituko den 10 km inguruko erlojupeko batekin ekingo zaio. Bigarren etapa ere Irundik abiatuko da Gipuzkoatik irteteko.

  • Pello Bilbao, 2022ko Itzulian. Artxiboko argazkia: EFE

    Pello Bilbao, 2022ko Itzulian. Artxiboko argazkia: EFE

2024ko Itzulia Gipuzkoatik aterako da datorren urtean, Irundik hain zuzen ere, antolatzaileek ostegun honetan, irailak 28, baieztatu dutenez. Lasterketaren 63. edizioari herri horretan hasi eta amaituko den 10 km inguruko erlojupeko batekin ekingo zaio. Bigarren etapa ere Irundik abiatuko da Gipuzkoatik irteteko.

Irun Itzuliaren parte izango da 18 urte geroago. Lasterketaren historian Irunek Itzuliaren bi irteera, bukaera bat, lau etapa hasiera eta hiru helmuga hartu ditu.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak eskertu egin du antolatzaileen prestasuna lasterketa herrian antolatzeko, eta "hiriak Irun hitzordu handien mapan jartzen duten lehen mailako ekitaldiak hartzeko apustua" egiten duela azpimarratu du.

Julian Eraso Itzulia antolatzen duen elkarteko (OCETA) presidenteak aurkezpenean esan duenez, "oso pozik gaude Euskadin Irun bezalako hiri garrantzitsu batek Itzulia bere kaleetatik ateratzea nahi duelako. Munduaren erakusleiho eta zaleentzako ikuskizun bat da".

2024ko Itzuliko lehen etapako erlojupekoaren mapa. Argazkia: Itzulia Basque Country

2024ko Itzuliko lehen etapako erlojupekoaren mapa. Argazkia: Itzulia Basque Country