Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

2. etapa

Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan

EITB

Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.

  • Anna Hendersonek etapa irabazi du, eta lider jarri da. Irudia: Lidl-Trek.

    Anna Hendersonek etapa irabazi du, eta lider jarri da. Irudia: Lidl-Trek.

Lidl-Trek taldeko Anna Henderson txirrindulari britainiarrak irabazi du 2025eko Italiako Giroko bigarren etapa, Aprican, astelehenean, eta, hala, sailkapen nagusiko lehenengo postura igo da. Hendersonek Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, 26 urteko britainiarrak Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazleari maglia arrosa kendu dio.

Hendersonen eta Miermonten atzetik, hogei bat ziklistak osatutako multzo bat helmugaratu da, etapa garaipena jokatu duten bi txirrindulariekiko 26 segundora, eta, gerora, bi minutu baino apur bat gehiago galduta, beste multzo bat iritsi da; horretan, Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko euskal ziklistak izan dira. Naia Amondarainek bederatzi minutu galdu ditu.

36. Italiako Giroko hirugarren etapak, asteartean, 122 kilometroko ibilbidea izango du, Vezza d'Oglion hasi eta Trenton amaituko da, eta hasierako zatian parte-hartzaileek 1. mailako Tonale mendatea igo beharko dute.

Etapako sailkapena

1 - Henderson Anna (Lidl) 2:24:30

2 - Miermont Dilyxine (CERATIZIT) d. b.

3 - Paladin Soraya (CANYON) + 0:26

4 - Ciabocco Eleonora (Picnic) d. b.

5 - Reusser Marlen (Movistar) d. b.

6 - Longo Borghini Elisa (UAE) d. b.

7 - Moolman Ashleigh (AG Insurance) d. b.

8 - Labous Juliette (FDJ) d. b.

9 - Kastelijn Yara (Fenix) d. b.

10 - Van Anrooij Shirin (Lidl) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Henderson Anna (Lidl) 2:42:03

2 - Reusser Marlen (Movistar) + 0:15

3 - Longo Borghini Elisa (UAE) + 0:31

4 - Van der Breggen Anna (SD Worx) + 0:35

5 - Trinca Colonel Monica (Liv AlULa) + 0:56

6 - Van Anrooij Shirin (Lidl) d. b.

7 - Aalerud Katrine (Uno-X) + 0:59

8 - Niedermaier Antonia (CANYON) + 1:03

9 - Labous Juliette (FDJ) + 1:06

10 - Miermont Dilyxine (CERATIZIT) + 1:10