Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Italiako Giroa, 18. etapa

Van Garderen Mikel Landari nagusitu zaio azken metroetan

Agentziak | Erredakzioa

Arabarra etapako protagonista nagusia izan da, bera izan baita lehena ibilbideko bost mendatetik lautan.

1:28

Tejay Van Garderen BMC taldeko estatubatuarrak irabazi du Italiako Giroko 18. etapa, Mikel Landari azken metroetan gailenduta. 137 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Moena eta Ortisei artean. Tom Dumoulin holandarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

Mikel Landa izan da eguneko protagonista, arabarrak lehen postuan pasa ditu eguneko bost mendateetatik lau, eta, ondorioz, sendo da mendiko sailkapeneko lidergoan.

Dumoulinek ere ez du hutsik egin eta 31 segundo aldea izaten jarraitzen du Nairo Quintanarekin, eta minutu eta 12koa Vincenzo Nibaliri.

 

21d3">