Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2. etapa

Viviani nagusi Tel Aviven, eta Dennis da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra Jakub Mareczkori eta Sam Bennetti gailendu zaie azken esprintean.

  • Elia Viviani. Argazkia: Efe.

    Elia Viviani. Argazkia: Efe.

Elia Viviani (Quick Step) gailendu da Italiako Giroko bigarren etapan. Ibilbideak 167 kilometro izan ditu, Haifa eta Tel Aviv artean eta garaipena esprintean erabaki da. Rohan Dennis (BMC) da lider berria.

Vivianik ez du arazo handirik izan esprintean gailentzeko eta 3 ordu, 51 minutu eta 20 segundoko denbora eginda irabazi du.  Bigarren Jakub Mareczko (Willier) izan da eta hirugarren Sam Bennet.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Rohan Dennis australiarra da lider berria, Tom Dumoulin holandarraren ordez. Dennisek denbora-sariei esker lortu du lidergoa.

Igandean hirugarren etapa jokatuko dute, 229 kilometrokoa, Be’er Sheva eta Eilat artean.