Publizitatea
Itxi

2021/05/03

12:02

Italiako Giroa 2021

Behin betiko taldea

Vlasov eta Gorka Izagirre, Astana taldeko gizon indartsuenak

EITB Media

Giuseppe Martinelli kirol-zuzendariak errusiarra taldeburua izango dela baieztatu egin du.

  • Gorka Izagirre

    Gorka Izagirre

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astana-Premier Tech taldeak larunbatean hasi behar den Italiako Girorako bere taldea aurkeztu egin du.

Bertan, Aleksandr Vlasov agertzen da taldeko txirrindulari indartsuena bezala sailkapen nagusian postu on bat egiteko. Helburu hori lortzeko Gorka Izagirre izango du ondoan laguntzeko.

Taldea Luis Leon Sanchez espainolak, Fabio Felline, Matteo Sobrero eta Samuele Battistella italiarrek, Harold Tejada kolonbiarrak eta Kazakhstaneko Vadim Pronskiyek osotzen dute.

Giuseppe Martinelli kirol-zuzendariak errusiarra taldeko gizon indartsua izango dela baieztatu du, "Vlasov izango da Giroan gure gizon indartsua sailkapen nagusirako. Halere, jakin badakigu ziklista onak ditugula etapa garaipenak lortzeko, hots, Luis Leon Sanchez eta Gorka Izagirre. Sasoiko daude biak eta oso motibatuta daude".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena