Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

18. etapa

Alberto Bettiolek irabazi du edizio honetako etaparik luzeena

L. E. A. | EITB MEDIA

Helmugarako 6,8 kilometrora, italiarrak Remi Cavagna frantziarra harrapatu eta aurrera jo du. Helmugan 17 segundo atera dizkio bigarren izan den Simone Consonniri.

  • Alberto Bettiol

    Alberto Bettiol. Argazkia: Efe.

Alberto Bettiol italiarrak (EF Education Nippo) irabazi du Italiako Giroko 18. etapa, helmugan bera bakarrik sartuta. Edizio honetako luzeena izan da, 231 kilometroko ibilbidearekin, Rovereto eta Stradella artean. Jardunaldi lasaia izan da tropelarentzat: Bettiol helmugan sartzean, tropel nagusia 20 minutuko atzerapenarekin joan da.

Helmugarako 6,8 kilometrora, italiarrak Remi Cavagna frantziarra harrapatu eta aurrera jo du. Helmugan 17 segundo atera dizkio bigarren izan den Simone Consonniri. Irabazleak 5 ordu, 14 minutu eta 44 segundoko denbora egin du Stradellako helmugan. Cofidis taldeko Simone Consonni 17 segundo geroago sartu da.

Talde nagusiak oso lasai hartu du eguna eta 23 minutuko atzerapenarekin sartu da helmugan.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Egan Bernalek lider jarraitzen du, bigarren Damiano Caruso da, 2:21era, eta Simon Yates hirugarren, 3:23ra.

Ostiralean 19. etapa jokatuko dute, 176 kilometrokoa, Abbiate Grasso eta Alpe di Mera artean.

Etapako sailkapena

1 - BETTIOL Alberto EF Education - Nippo 5:14:43
2 - CONSONNI Simone Cofidis, Solutions Credits + 0:17
3 - ROCHE Nicolas Team DSM + 0:17
4 - ARNDT Nikias Team DSM + 0:17
5 - ULISSI Diego UAE-Team Emirates + 0:17
6 - BATTISTELLA Samuele Astana - Premier Tech + 0:17
7 - ZANA Filippo Bardiani-CSF-Faizane + 0:17
8 - TESFATSION Natnael Androni Giocattoli - Sidermec + 0:17
9 - CAVAGNA Remi Deceuninck - Quick Step + 0:24
10 - MOSCA Jacopo Trek - Segafredo + 1:12

Sailkapen nagusia

1 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers 77:10:18
2 - CARUSO Damiano Bahrain - Victorious + 2:21
3 - YATES Simon Team BikeExchange + 3:23
4 - VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech + 6:03
5 - CARTHY Hugh EF Education - Nippo + 6:09
6 - BARDET Romain Team DSM + 6:31
7 - MARTINEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers + 7:17
8 - ALMEIDA Joao Deceuninck - Quick Step + 8:45
9 - FOSS Tobias Team Jumbo-Visma + 9:18
10 - MARTIN Dan Israel Start-Up Nation + 13:37