Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Zaleen erreleboa

Donostiako Klasikarako bi akreditazio berezi zozkatu dira

EITB Media

Andoaingo Eskolako kadeteentzat eta Imanol Nazabalentzat izan dira sarrera horiek.

  • Imanol Nazabalen maketa ikusgarria

    Imanol Nazabalen maketa ikusgarria

EITBk zaleen partaidetza sustatu nahi izan du Giroan eta horretarako Zaleen erreleboa ekimena jarri du aurten martxan.

Norberak bidali zezakeen bere buruari grabatutako selfie tankerako bideoak ziklistaren bat animatuz, iragarpen bat eginez Giroan edo txirrindularitzan izandako eskarmentuak kontatuz… Bideoak horizontalean grabatu behar ziren eta ezin zuten minutu bat baino gehiago iraun.

Donostiako klasiko biak (emakumezkoena zein gizonezkoena) antolakuntzaren gonbidatuen auto batetik jarraitzeko bi akreditazio berezi zozkatu dira parte-hartzaile guztien artean.

Emakumezkoen lasterketako akreditazioak Andoaingo Eskolako kadeteentzat izan dira (bideoa) eta gizonezkoenak Imanol Nazabalentzat (bideoa).