Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

MAIATZAK 14, LARUNBATA

2022ko Italiako Giroko 8. etaparen profila eta ibilbidea: Napoli – Napoli (153 km)

EITB MEDIA

Zortzigarren etapak gorabeheraz betetako ibilbide erabat deserosoa dauka. Tropelak eta 19 kilometroko zirkuitu batetik lau pasaera egin beharko ditu Napolira itzuli orduko. Abagune aproposa izan daiteke ihesaldi batek arrakasta izan dezan.

  • 2022ko Italiako Giroko 7.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    2022ko Italiako Giroko 7.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 8. etapa Napolin hasi eta amaituko da maiatzaren 14an, larunbatean. Tropelak 153 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatu beharko du.

Etapako lehen 75 kilometroak gainditu ostean, Bacolin, txirrindulariek lau itzuli eman beharko dizkiote Monte di Procidako 19 kilometroko barrutiari. Lau itzuliak eman ostean, zirkuitua utzi eta Napolirantz bueltatuko dira, Bacolira iristeko egindako bide beretik. Azken hiru kilometroak erabat lauak dira. Egun aproposa iza daiteke ihesaldi bat garaipena lortzeko aukerekin hel dadin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 13:25etik aurrera. ETB4k 14:15etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2022ko Italiako Giroko 8.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2022ko Italiako Giroko 8.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 8. etapa (maiatzak 14)

Ibilbidea: Napoli – Napoli

Distantzia: 153 km

Hasiera-ordua: 13:35

Amaiera-ordua: 17:03 (45 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 17:25 (41 km/h).

Mendiko saria: Monte di Procida (4. mailakoa), 118,7. kilometroan.