Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Igandea, maiatzak 28

Italiako Giroaren 21. etaparen profila eta ibilbidea: Erroma - Erroma (135 kilometro)

EITB MEDIA

2023ko Italiako Giroko azken etapa Erroman hasi eta bukatuko da. Ibilbidea laua du, eta esprintean erabakiko da garailea. Sailkapen nagusiari dagokionez dena erabakita egongo da.

  • 2023ko Italiako Giroko 21. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 21. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

2023ko Italiako Giroko 21. etapa jokatuko da maiatzaren 28an, igandean, eta, horrenbestez, bukatu egingo da 106. edizioa. Azken etapa Erroman hasi eta bukatuko da, eta 135 kilometroko ibilbide laua izango du.

Etapako lehen zatian kostalderaino helduko dira txirrindulariak, gero, berriz Erromara bueltatzeko. Italiako hiriburuan sei itzuli emango dizkio tropelak 13 kilometroko zirkuituari. Bihurgune arriskutsu batzuk daude, baita galtzada-harrizko zati batzuk ere.

Azken hiru kilometroetako errepidea zabala da, eta zuzengune luzeak ditu. Amaierako 700 metroek goranzko joeratxoa dute, baina horrek ez du esprinta baldintzatuko.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ondorengo ordutegietan: eitb.eus-en, etapa 15:05ean hasiko gara ematen, osorik izango da ikusgai; ETB1ek 17:00etan egingo du bat lasterketarekin, etapa amaitu arte.

Ikusi 20. etapako profila

ETAPAKO PROFILA

Perfil de la etapa 21 del Giro de Italia 2023. Foto: giroditalia.it

2023ko Italiako Giroko etapako profila. Argazkia: giroditalia.it

Fitxa TEKNIKOA:

Etapa: 21. etapa (maiatzak 28)

Iblbidea: Erroma - Erroma

Distantzia: 135 km

Goranzko desnibel metatua: 500 m

Irteera ordua: 14:00

Iritsiera ordua 18:33 (42 km/h), 18:43 (40 km/h), 18:53 (38 km/h).