Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Asteartea, maiatzak 14

Italiako Giroko 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Ponpeia-Cusano Mutri (142 km)

EITB MEDIA

Atseden egunaren biharamunean, etapak 1. mailako mendate batean izango du helmuga; 18 kilometroko igoera du, eta malda gogorrenetako asko azken zatian daude.

  • Italiako Giroaren 10. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroaren 10. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Asteleheneko atseden egunaren ostean, 2024ko Italiako Giroak asteartean berrekingo dio lehiari, hamargarren etaparekin. Ponpeian hasiko da, 13:15ean, eta Cusano Mutrin amaitu, 1. mailako mendate batean, 16:58 eta 17:27 bitartean. 142 kilometroko ibilbidea izango du.

Beti izaten da nolabaiteko zalantza jakitea zer bilakaera izango duen lasterketa batek atseden egunaren biharamunean, eta hori kontuan izan behar da 107. Italiako Giroko hamargarren etapak zer eskainiko duen asmatzen hasi aurretik. Guztira, bi mendate izango dira ibilbidean: bata aipatutako Cusano Mutri, etaparen bukaeran, eta bestea, 82,5. kilometroan, Camposauro, 2. mailakoa. Azken horrek 6 kilometro baino gehiagoko ahalegina eskatuko die txirrindulariei; izan ere, batez beste % 7,8ko maldak ditu, baina % 13koak ere baditu zati batzuetan.

Helmuga Bocca della Selva izenekoan harrapatuko dute, eta bertara iristeko 18 kilometroko igoera gainditu beharko dute ziklistek. Ezustekorik ez badago, mendate horretan argituko da nor den etapako irabazlea; batez beste % 5,6ko maldak ditu, % 10eko aldapa batzuk tartean. Interesgarria izango da ikustea zein ziklista dagoen indartsuen.

Etapa zuzenean izango da ikusgai EITBn. eitb.eus-ek osorik emango du etapa 12:25etik aurrera, eta ETB4k 14:00etan egingo du bat emanaldiarekin; ETB1en, berriz, 15:00etan hasiko da saioa.

ETAPAREN PROFILA 

Italiako Giroaren 10. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroaren 10. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 10. etapa (maiatzak 14)

Ibilbidea: Ponpeia-Cusano Mutri (Bocca della Selva)

Distantzia: 142 km

Goranzko desnibel metatua: 2.800 m

Hasiera-ordua: 13:15

Amaiera-ordua: 16:58 (38 km/h) | 17:12 (36 km/h) | 17:27 (34 km/h).

Mendiko saria: Camposauro (2. mailakoa), 82,5. kilometroan; Bocca della Selva (1. mailakoa), 142. kilometroan.

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroaren 10. etapako azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroaren 10. etapako azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

BOCCA DELLA SELVA (1. MAILA)

Bocca della Selvarako igoera, Italiako Giroaren 10. etapaN. Irudia: giroditalia.it

Bocca della Selvarako igoera, Italiako Giroaren 10. etapan. Irudia: giroditalia.it