Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Osteguna, maiatzak 23

Italiako Giroko 18. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Fiera di Primiero–Padua (178 km)

EITB MEDIA

Ibilbidea ia erabat laua da, eta iritsiera masiboa espero da. Haizeak azken kilometroak baldintza ditzake.

  • Italiako Giroko 18. etaparen profila

    Italiako Giroko 18. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Ostegunean, maiatzaren 23an, Italiako Giroko 18. etapa jokatuko dute: Fiera di Premieron hasiko da jardunaldia, 694 metroko altueran, eta helmuga Paduan izango dute txirrindulariek (15 metroko altueran). Guztira, 178 kilometro izango dituzte aurretik.

Ibilbidea oso laua eta oztoporik gabea izanik, oso jardunaldi aproposa da tropeleko abiadura-lasterkarientzat.

Lamon mendate xumea da gorabehera bakarra, 17. kilometroan dagoen 4. mailako gaina. Ondoren, aldapa behera doan lautada batetik, profil aldapatsuagoa duen eremu txiki bati egingo diote aurre, Valdobbiadenes. Behin hori pasata, helmugara bidera daramatzaten 110 kilometroak geratuko dira.

Etaparen azken herenean, haizeak eragina izan dezake lasterketan, baina badirudi garaipena esprintean erabakiko dela.

Etapa 13:10ean hastea eta 17:02an amaitzea espero da.

Jardunaldia zuzenean egongo da ikusgai, 12:55ean eitb.eus-en eta 15:00etan, ETB1en.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 18. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 18. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 18. etapa (maiatzak 23)

Ibilbidea: Fiera di Primiero – Padua

Distantzia: 178 km

Goranzko desnibel metatua: 550 m

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 17:02 (46 km/h) | 17:13 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h).

Mendiko Saria: Lamon (4. mailakoa), 17,6. kilometroan

AZKEN KILOMETROAK

Italiako Giroko 18. etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

2024ko Italiako Giroko 18. etaparen azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it