Txirrindularitza
Abuztuak 2, larunbata
2025eko Donostiako Klasikoaren ibilbidea, profila eta ordutegia
EITB
Lasterketa abuztuaren 2an jokatuko dute, larunbatez. 14:30etik aurrera, zaleek probaren 44. ekitaldiaz gozatu ahalko dute, eitb.eus-en eta ETB1en.
-
2025eko Donostiako Klasikoaren ibilbidea. Irudia: klasikoa.eus.
2025eko Donostiako Klasikoa larunbatean jokatuko dute, abuztuaren 2an. Lasterketako 44. ekitaldian parte hartuko duten txirrindulariak 11:20an abiatuko dira, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 16:29tik 17:02ra bitartean altxatzea besoak. 211,4 kilometroko ibilbidea du, eta 14:30etik aurrera zaleek lehia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute, eitb.eus-en eta ETB1en emanaldiaren bidez.
Ziklistek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte: hirugarren mailako Andatzarrate, 28,3. kilometroan; bigarren mailako Urraki, 81,5.ean; hirugarren mailako Alkiza, 102,1.ean; bigarren mailako Jaizkibel, 149,2.ean; lehen mailako Erlaitz, 169. kilometroan; eta Murgil, bigarren mailakoa bera, 203,4.ean. Halaber, bi esprint berezi jokatuko dituzte, biak ala biak Donostian, 132. eta 194,1. kilometroetan.
Arestian esan bezala, EITBk zuzenean emango du Donostiako Klasikoa, 14:30etik Aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
PROFILA
MAPA
FITXA TEKNIKOA: 2025eko Donostiako Klasikoa
Ibilbidea: Donostia-Donostia
Distantzia: 211,4 km
Hasiera-ordua: 11:20
Amaiera-ordua: 16:29 (42 km/h) | 16:45 (40 km/h) | 17:02 (38 km/h)
Mendiko saria: Andatzarrate (3. maila), 28,3. kilometroan; Urraki (2. maila), 81,5. kilometroan; Alkiza (3. maila), 102,1. kilometroan; Jaizkibel (2. maila), 149,2. kilometroan; Erlaitz (1. maila), 169. kilometroan; Murgil (2. maila), 203,4. kilometroan


