Itxi

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Roglicek azken orduan jakinarazi du Donostiako Klasikoan izango dela

EITB Media

Red Bull-BORA-hansgrohe taldeak ezustean iragarri du txirrindulari esloveniarrak Donostiako Klasikoan hartuko duela parte.

  • Primoz Roglic. Artxiboko argazkia: EFE

    Primoz Roglic. Artxiboko argazkia: EFE

Primoz Roglic txirrindulari esloveniarrak Donostiako Klasikoa lehiatuko duela iragarri du gaur Red Bull-BORA-hansgrohe talde alemaniarrak.

Roglicen parte-hartzearen baieztapena ezustean iritsi da, Euskal Herriko klasikorik garrantzitsuena abiatzeko ordu gutxi batzuk baino ez direnean falta, hain justu ere.

Txirrindulari esloveniarrak lau aldiz irabazi du Espainiako Vuelta eta behin Italiako Giroa. Aurtengo Frantziako Tourrean zortzigarren izan da, sailkapen nagusian. Donostiako Klasikoan, besteak beste, Giulio Pellizzari italiarra eta Maxim van Gils belgikarra izango ditu ondoan.