Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Carusok ihes eginda irabazi du Burgosko Itzuliko azken-aurreko etapa

EITB

Leo Bisiaux (Decathlon) frantziarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan, itzulia azken etapa nagusian erabaki aurretik.

1:38
Damiano Caruso.

Damiano Caruso (Bahrain - Victorious) txirrindulari italiarrak irabazi du Burgosko Itzuliko 4. etapa, Doña Santos eta Regumiel de la Sierra artean 162,7 kilometroko ibilbidean lehiatu dena. Ihes eginda eskuratu du etapa garaipena. Bestalde, ez da aldaketarik izan sailkapen orokorrean, eta Leo Bisiaux (Decathlon AG2R La Mondiale Team) frantziarra da liderra oraindik.

Txirrindulari italiar beteranoa eguneko ihesaldian sartu da, eta helmugarako 17 kilometro pasatxo falta zirenean jo du erasoa, Cargaderon. Ben Zwiehoff bakarrik joan da berarekin, Carusoren bultzadari aurre egin nahian, baina azkar atera du gurpiletik italiarrak.

Atzetik, bi faborito nagusiak, Rui Oliveira eta Rui Costa portugaldarrak, Caruso harrapatzen saiatu dira, baina ezin izan diote italiarraren erritmoari eutsi.

Urko Berrade (Kern Pharma) ezerezean geratu den erasoa jotzen saiatu da. Tropela 3:15era helmugaratu da.

4. etapako sailkapena:

1 - CARUSO Damiano (Bahrain) 3:33:18
2 - COSTA Rui (EF) + 1:26
3 - OLIVEIRA Rui (UAE) d. b.
4 - WARBASSE Larry (Tudor) d. b.
5 - ZWIEHOFF Ben (Red Bull) d. b.
6 - ROMO Javier (Movistar) + 1:56
7 - ÁLVAREZ Hector (Lidl) + 3:15
8 - BHEMING Mika (Tudor) d. b.
9 - AZPARREN Xabier Mikel (Q36.5) d. b.
10 - HUBY Antoine (Soudal) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - Bisiaux Leo (Decathlon) 16:23:02
2 - Pellizzari Giulio (Red Bull) + 0:22
3 - Del Toro Isaac (UAE) + 0:26
4 - Fortunato Lorenzo (XDS Astana) d. b.
5 - Kulset Johannes (Uno) + 0:40
6 - Aleotti Giovanni (Red Bull) d. b.
7 - Berrade Urko (Kern Pharma) d. b.
8 - August Andrew (INEOS) m. t.
9 - Christen Fabio (Q36.5) + 0:52
10 - Bernal Egan (INEOS) + 0:53