Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Tourra

McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da

Agentziak | EITB

McNultyk lidergoa lortu du azken erlojupekoan gailenduta. Pello Bilbao 20. izan da azken etapan, irabazlearengandik 45 segundora, eta bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.

  • Brandon McNulty. Argazkia: EFE

    Brandon McNulty. Argazkia: EFE

Brandon McNulty (UAE) estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourreko 82. edizioa, igande honetan 12,5 kilometroko erlojupekoa nagusitasunez irabazita eta Victor Langellotti (Ineos Grenadiers) liderrari aurrea hartuta. Pello Bilbao (Bahrain – Victorious) bizkaitarra 20. izan da, irabazlearengandik 45 segundora, eta sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan amaitu du.

Langellottik 10 segundora zuen sailkapen nagusian McNulty gaurko etapa jokatu aurretik, baina ezin izan dio haren erritmoari eutsi, eta bosgarren geratu da azkenean, 46 segundora.

Lorenzo Milesi (Movistar) italiarrak gertu izan du garaipena erlojupekoan, baina estatubatuarrak lidergoa kendu dio 14:31ko denbora eginez, 12 segundoko aldea aterata, eta 15era sailkatu da Matteo Sobrero (Red Bull-Bora), eguneko etapako hirugarren sailkatua.

Poloniako Tourreko sailkapen nagusian, Antonio Tiberi (Bahrain Victorious) izan da bigarren, 29 segundora. Matteo Sobrero (Astana) italiarrak osatu du podiuma, maillot horiarengandik 37 segundora.

Etapako sailkapena

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 0:14:31

2 - MILESI Lorenzo (Movistar) + 0:12

3 - SOBRERO Matteo (Red Bull) + 0:15

4 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:15

5 - TURNER Ben (Ineos) + 0:19

Sailkapen nagusia

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 25:10:57

2 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:29

3 - SOBRERO Matteo (Red Bull) + 0:37

4 - CHRISTEN Jan (UAE) + 0:39

5 - LANGELLOTTI Victor (Ineos) d. b.

9 - Pello Bilbao (Bahrain - Victorious) + 1:02