Itxi

Txirrindularitza

Heriotza

Peio Arreitunandia txirrindulari ohia hil da, 51 urterekin

EITB Media

Mutrikuko ziklista ohiak bederatzi urte eman zituen profesional mailan, Euskaltel, Baque eta Barloworld taldeetan, besteak beste.

  • Peio Arreitunandia

    Peio Arreitunandia EITB Mediari emandako elkarrizketa bateko artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Peio Arreitunandia Mutrikuko txirrindulari ohia hil da 2025eko abuztuaren 27an, 51 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. Gipuzkoako ziklista ohiak bederatzi urte eman zituen profesional mailan.

Arreitunandia, Euskaltel, Cantanhede, Carvalhelhos-Boavista, Baque eta Barloworld taldeetan ibili zen. Hauxe da haren palmaresa: 2003ko Portugalgo Itzuliko etapa garaipen bat, 2005eko Murtziako Itzuliko etapa bat eta 2005eko Euskal Bizikletan irabazitako etapa bat.