Txirrindularitza
2025eko ESPAINIAKO VUELTA
UAEk irabazi du Espainiako Vueltako taldekako erlojupekoa, eta Vingegaard lider da berriro
Jonas Vingegaardek berreskuratu du Vueltako liderraren elastikoa. UAE 5. etapako erlojupekoan gailendu da, Team Visma izan da bigarren, eta Lidl, hirugarren.
-
UAE taldea Espainiako Vueltako 5.etapa irabazi ostean. Irudia: EFE
UAE taldeak irabazi du astearte honetan Espainiako Vueltako taldekako erlojupekoa, Figueresen hasi eta bukatu den 24,1 kilometroko zirkuituan. Emerrietako taldeak 25 minutu eta 26 segundotan osatu du ibilbidea, batez beste 56,8 km/h-ko abiaduran. Vismak lortu du bigarren postua, zazpi segundo atzetik, eta Lidl-Trekek hirugarrena, bederatzi segundora.
Israel-Premier Tech taldeko lasterketaren lehen uneetan eten egin da jardunaldia, errepidean egindako protesta baten ondorioz. Bi manifestarik pankarta bat zabaldu dute Palestinaren alde, eta txirrindulari batzuk gelditu egin behar izan dira.
Vismaren errendimendu onari esker, Jonas Vingegaard danimarkarrak sailkapen nagusiko liderraren maillot gorria berreskuratu du. Orain 8 segundoko koska du, UAEko Juan Ayuso, Marc Soler zein Joao Almeida portugaldarraren aurretik.
4.etapako sailkapena:
1. UAE Team Emirates - XRG 25:26
2. Team Visma | Lease a Bike +0:08
3. Lidl - Trek +0:09
4. Red Bull - BORA - hansgrohe +0:12
5. INEOS Grenadiers +0:16
6. Movistar Team +0:17
7. Decathlon AG2R La Mondiale Team +0:17
8. Q36.5 Pro Cycling Team +0:22
9. Groupama - FDJ +0:24
10. Lotto +0:27
Sailkapen nagusia:
1. Vingegaard Jonas (Visma) 16:11:24
2. Ayuso Juan (UAE) +0:08
3. Almeida João (UAE) d.b.
4. Soler Marc (UAE) d.b.
5. Ciccone Giulio (Lidl) +0:09
6. Gaudu David (Groupama) +0:16
7. Jorgenson Matteo (Visma) d.b.
8. Hindley Jai (Red Bull) +0:20
9. Pellizzari Giulio (Red Bull) d.b.
10. Bernal Egan (INEOS) +0:22

