Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (8. etapa)

Philipsenek bigarren garaipena eskuratu du Vueltan, Zaragozan esprintean irabazita

EITB

Sailkapen nagusian, Torstein Traeen (Bahrain) norvegiarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.

  • Jasper Philipsen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Jasper Philipsen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarrak irabazi du larunbat honetan Espainiako Vueltako zortzigarren etapa, Monzon Templario eta Zaragoza artean 188 kilometroko ibilbidean korritu dena. Thorsten Traeen (Bahrain-Victorius) norvegiarrak liderraren elastiko gorriari eutsi dio.

Etapa, aurreikusita zegoen bezala, esprintean erabaki da, eta Philipsen izan da lehena helmugaratzen, 3 ordu, 43 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, batez beste 43,8 km/h-ko abiaduran. Elia Viviani italiarra eta Ethan Vernon britainiarra helmugaratu dira ondoren.

Sailkapen nagusian, Traeen lider da oraindik, eta 2 minutu eta 33 segundora du bigarrena, Jonas Vingegaard daniarra (Visma). Hirugarren postuan dago Joao Almeida portugaldarra (UAE), 2 minutu eta 42 segundora.

Igandean, bederatzigarren etapa jokatuko da, Alfaro eta Valdezcaray artean (195,5 km).

8. etapako sailkapena:

1. Philipsen, Jasper (Alpecin) 3:43:48

2. Viviani, Elia (Israel) d. b.

3. Vernon, Ethan (Israel) d. b.

4. Marit, Arne (Intermarche) d. b.

5. Foldager, Anders (Jayco AlUla) d. b.

6. Coquard, Bryan (Cofidis) d. b.

7. Mihkels, Madis (Ef Education) d. b.

8. Gruel, Thibaud (Groupama) d. b.

9. Christen, Fabio (Pro Cycling) d. b.

10. Turner, Ben (Ineos) d. b.

Sailkapen orokorra:

1. Træen, Torstein (Bahrain) 29:01:50

2. Vingegaard, Jonas (Visma) +2:33

3. Almeida, João (UAE) +2:41

4. Ciccone, Giulio (Lidl) +2:42

5. Fortunato, Lorenzo (Astana) +2:47

6. Jorgenson, Matteo (Visma) +2:49

7. Hindley, Jai (Red Bull) +2:53

8. Pellizzari, Giulio (Red Bull) d. b.

9. Bernal, Egan (Ineos) +2:55

10. Gall, Felix (Decathlon) +2:58