Txirrindularitza
GERTAKARIAK
Vueltako Bilboko etapak ez du irabazlerik izan, "segurtasun arrazoiengatik"
AGENTZIAK | EITB
Lasterketaren antolatzaileek helmugatik 3 kilometrora izandako denborak kontuan hartzea erabaki dute, palestinarrek Gazan bizi duten egoeraren aurka egunean zehar izandako protesten direla eta.
-
Incidentes en el primer paso por la meta de Bilbao. Foto: EFE
Espainiako Vueltako antolatzaileek asteazken honetan erabaki dute "segurtasun arrazoiengatik" eta helmugan gerta zitezkeen gorabeheren aurrean, Bilbon hasi eta amaitu behar zuen 157,4 kilometroko gaurko jardunaldiak irabazlerik ez izatea, eta sailkapenerako denborak neurtzeok "helmugatik 3 kilometrora" egindakoak hartzea.
Horrenbestez, "mendiko puntuak eta tarteko esprintean lortutakoak" hartu dituzte aintzat, "baina ez puntukako sailkapenekoak".
Lasterketako arduradunek hartutako erabakiaren eragile egunean zehar izandako protestak izan dira, bai Palestinako herritarrek Gazan bizi duten egoeraren aurka, bai Vueltan Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea arbuiatzeko egindakoak. Besteak beste, txirrindulariek helmugatik egindako lehendabiziko pasaeran ere tentsio uneak izan dira.
Kirol arloari dagokionez, Jonas Vingegaard danimarkarrak (Team Visma-Lease a Bike), Vueltako elastiko gorriak, hamar segundo gehiago atera dizkio Joao Almeida portugaldarrari (UAE Team Emirates) hamaikagarren etapan.
Izan ere, Tom Pidcockek (Q36.5) eta Vingegaardek berak ihes egin dute jardunaldiko azken mendatean (Pike gaina), eta 10 segundoko koska zabaldu dute jaitsieran, hiru kilometroren faltan antolakuntzak etapa bukatutzat eman duen arte.
ETAPAKO SAILKAPENA:
- Vingegaard Jonas (Team Visma) 0:00
- Pidcock Thomas (Q36.5) d.b.
- Hindley Jai (Red Bull) +0:10
- Almeida João (UAE) d.b.
- Jorgenson Matteo (Team Visma) d.b.
- Gall Felix Decathlon (AG2R) d.b.
- Bernal Egan (INEOS) +0:24
- Ciccone Giulio (Lidl - Trek) d.b.
- Pellizzari Giulio (Red Bull) d.b.
- Riccitello Matthew (Israel) d.b.
SAILKAPEN OROKORRA:
1 - Vingegaard Jonas (Team Visma) 41:14:02
2 - Almeida João (UAE) +0:50
3 - Pidcock Thomas (Q36.5) +0:56
4 - Træen Torstein (Bahrain) +1:06
5 - Gall Felix Decathlon (AG2R) +2:17
6 - Jorgenson Matteo (Team Visma) +2:26
7 - Hindley Jai (Red Bull) +2:30
8 - Ciccone Giulio (Lidl - Trek) +2:33
9 - Pellizzari Giulio (Red Bull) +2:44
10 - Riccitello Matthew (Israel) 3:11

