Itxi

Txirrindularitza

VUELTA

Ayusok bigarren etapa irabazi du Vueltan, Los Corrales de Buelnan gailenduta; Vingegaardek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB

UAE taldekoak esprintean irabazi dio Movistar taldeko Javier Romo iheskideari.

  • Juan Ayusok irabazi du Vueltako 12. etapa, Javier Romoren aurretik. Argazkia: EFE

    Juan Ayusok irabazi du Vueltako 12. etapa, Javier Romoren aurretik. Argazkia: EFE

Juan Ayuso (UAE) katalanak irabazi du Espainiako Vueltako hamabigarren etapa, Laredo eta Los Corrales de Buelna artean jokatu dena (144,9 km). Sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard Visma-Lease a bike taldeko buruak jarraitzen du lider.

Mikel Landa (Soudal) eta Markel Beloki (EF Education) tartean zirela, 52 txirrindulari izan dira ihes eginda etapan zehar. Alabaina, eguneko lehen mailako azken mendatera (Collada de Brenes) iritsi direnean, Ayuso eta Javier Romo (Movistar Team) nabarmendu dira. Hala, biak batera igaro dira mendate gainetik, eta horrela iritsi dira helmugara ere. Bartzelonarra izan da bertan indartsuena.

Horrela, UAEkoak bigarren etapa irabazi du aurtengo Vueltako ekitaldian, bere taldearen bosgarrena. Brieuc Rolland (Groupama) frantziarra helmugaratu da hirugarren, 13 segundora. Gerora, 6 minutu baino gehiagora helmugaratu da faboritoen taldea, lasai batean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Jonas Vingegaardek jarraitzen du lider, eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra eta Tom Pidcock (Q36.5) britainiarra daude ondoren, 50 eta 56 segundora, hurrenez hurren.

Ostiral honetan, hamahirugarren etapa jokatuko da, Cabezón de la Sal eta Angliru gainaren artean (202,7 km).

12. etapako sailkapena:

1. Ayuso, Juan (UAE) 3:16:21

2. Romo, Javier (Movistar) d.b.

3. Rolland, Brieuc (Groupama) +0:13

4. Campenaerts, Victor (Visma) +0:17

5. Pedersen, Mads (Lidl) d.b.

6. Denz, Nico (Red Bull) d.b.

7. Howson, Damien (Q36.5) d.b.

8. Buitrago, Santiago (Bahrain) d.b.

9. Beloki, Markel (EF Education) d.b.

10. Castrillo, Pablo (Movistar) d.b.

 

Sailkapen nagusia:

1. Vingegaard Jonas (Visma) 44:36:45

2. Almeida João (UAE) +0:50

3. Pidcock Thomas (Q36.5) +0:56

4. Træen Torstein (Bahrain) +1:06

5. Gall Felix (Decathlon) +2:17

6. Armirail Bruno (Decathlon) +2:23

7. Jorgenson Matteo (Visma) +2:26

8. Hindley Jai (Red Bull) +2:30

9. Ciccone Giulio (Lidl) +2:33

10. Pellizzari Giulio (Red Bull) +2:44