Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun bigarrenez jarraian
Agentziak EFE | EITB
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da Remco Evenepoel.
-
Tajed Pogacar Argazkia: EFE
Tadej Pocagar esloveniarrak bere nagusitasuna erakutsi du berriz ere, Ruandan munduko txapelketa bigarrenez jarraian irabazita, 267,5 kilometroko ibilbide gogor batean 100 kilometro baino gehiago ihes eginda eman ostean urrezko domina lortzeko.
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundo behar izan ditu proba amaitzeko, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da bigarren sailkatua: Remco Evenopoel. Horrela, aurreko igandean belgikarrak erlojupekoan lortutako garaipen handiaren errebantxa hartu du Pogacarrek.
Hirugarren, berriz, Ben Healy irlandarra helmugaratu da, 2 minutu eta 16 segundora.
Isaac Del Toro mexikarrak eta Juan Ayuso espainiarrak ere protagonismo handia izan dute lasterketan, helmugara iristeko 105 kilometro falta zirenean Pogacarrek jotako erasoan jarraitu dioten bakarrak izan baitira, baina ez dira gai izan Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulari handiaren erritmoari jarraitzeko.
Tadel Pogacar, helmugara iritsi denean.

