Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Ion Izagirrek Cofidisekin berritu du, denboraldi batez

EITB

Ormaiztegiko txirrindulariak, 36 urtekoa bera, bosgarren denboraldia izango du Frantziako taldean, horrenbestez.

  • Jon Izagirrek Cofidisen jarraituko du, 2026an. Argazkia: Europa Press.

    Jon Izagirrek Cofidisen jarraituko du, 2026an. Argazkia: Europa Press.

Ion Izagirrek Cofidisekin berritu du, denboraldi batez, alegia, 2026ko denboraldirako, asteazkenean Frantziako taldeak iragarri duenez. Ormaiztegiko txirrindulariak, 36 urtekoa bera, bosgarren denboraldia izango du Frantziako taldean, horrenbestez; hain zuzen, Astana taldetik iritsi zen Cofidisera.

Izagirre, Cofidisen aritu baino lehen, honako talde hauetan ibili zen: Euskaltel-Euskadin, Movistarren, Bahrainen, eta, arestian esan bezala, Astanan. Palmaresean, besteak beste, garaipen hauek ditu: 2019ko Euskal Herriko sailkapen nagusia, Frantziako Tourreko bi etapa (2016an eta 2023an), Espainiako Vueltako etapa bat (2020an) eta Italiako Giroko etapa bat (2012an).