Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Iñigo Elosegik Kern Pharman jarraituko du 2027ra arte

EITB MEDIA

Hala, Zierbenako txirrindulariak orain dela hiru urte Nafarroako taldean abiatutako bideari jarraipena emango dio.

  • Iñigo Elosegi, Kern Pharmako txirrindularia

    Iñigo Elosegi, Kern Pharmako txirrindularia

Iñigo Elosegik 2027ra arte Kern Pharman segiko duela baieztatu du Nafarroako taldeak ostegun honetan, ohar bidez. 

Elosegi (Zierbena, 1998) orain dela hiru urte itzuli zen ekipora; 2018an eta 2019an ere, 23 urtez azpiko garaian, Kern Pharman hezi zen, arrakatatsu.

Taldeak zehaztu duenaren arabera, Portugalgo eta Haiango Itzulietan lortutako emaitzetatik harago, "kolektiboaren alde egindako lanagatik" nabarmendu da Iñigo.

Txirrindulari bizkaitarra "oso pozik" agertu da berritzeagatik, "txirrindularitzan bere tokia aurkitu" duelako.