Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Catalina Sotok Laboral Kutxa-Euskadin jarraituko du 2027ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari txiletarra egungo Txileko txapelduna da, bai iraupenekoan bai erlojupekoan. Euskal taldeak denboraldi honetarako baieztatu duen seigarren kidea da.

  • Catalina Sotoren, Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindularia

    Catalina Sotoren, Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindularia

Catalina Sotok kontratua luzatu du, 2027ra arte, Laboral Kutxa-Euskadirekin, euskal taldeak ohar bidez azaldu duenez. Soto egungo Txileko txapelduna da, iraupeneko txirrindularitzan zein erlojupekoan.

Horrenbestez, 24 urteko kirolaria talde moreak sasoi berrirako baieztatutako seigarren kidea da. Oraingoz, Usoa Ostolaza ez ezik, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri italiarrak eta Yanina Kuskova uzbekoa daude.