Itxi

Txirrindularitza

Heriotza

Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela

EITB

Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.

Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa ostegun honetan hil da, 77 urte zituela.

Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra bitartean; ondoren, profesional mailan eman zituen azkeneko bi urteetan, Monteverde eta Furzi taldeetan korritu zuen.

Egutegiko hiru itzuli handiei dagokienez, txirrindulari bizkaitarra lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan. 1970ko Frantziako Tourrean, 15. postuan amaitu zuenean, bigarren postua lortu zuen 12. etapan, Grenoblen, Eddy Merckx txirrindulari mitikoaren atzetik.