Txirrindularitza
Berritzea
Yuliia Biriukovak Laboral Kutxa-Euskadirekin duen kontratua luzatu du, hurrengo bi denboraldietarako
EITB
Gainera, euskal taldeak Eneritz Vadillok, Laura Tomasik eta Alba Teruelek ez dutela taldean jarraituko jakinarazi du.
-
Yuliia Biriukova
Yuliia Biriukova txirrindulari ukraniarrak Laboral Kutxa-Euskadirekin kontratua luzatu du, hurrengo bi denboraldietarako, 2027ra arte, euskal taldeak ostegunean jakinarazi duenez. Gainera, Eneritz Vadillo, Laura Tomasi eta Alba Teruel txirrindulariek ez dutela taldean jarraituko jakinarazi du Laboral Kutxa-Euskadik.
Modu horretan, Biriukovak, 27 urtekoa bera, Laboral Kutxa-Euskadin jarraituko du 2026 eta 2027ko denboraldietan. Biriukova 2025ko denboraldirako ailegatu zen euskal taldera; orain, bi denboraldi gehiago bermatu ditu taldean, eta WorldTourreko egutegi guztian lehiatu ahalko da.
Horrela, Biriukovak Naia Amondarain, Idoia Eraso, Catalina Soto, Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza, Yanina Kuskova, Usoa Ostolaza eta Debora Silvestri izanen ditu taldekide, beste behin.
Eneritz Vadillok, Laura Tomasik eta Alba Teruelek, berriz, ez dute Laboral Kutxa-Euskadin jarraituko. Aipatutako txirrindulariek, Ane Santestebanekin batera, (txirrindularitza uzten baitu) taldearen hitzetan "funtsezkoak" izan dira proiektuaren "hazkundean".

