Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Haimar Etxeberriak Red Bull Borarekin sinatu du 2026 denboraldirako

EITB

Txirrindulari irundarrak, azkeneko denboraldian maila nabarmena eman ondoren, Kern Pharma utzi du World Tourrean lehiatzeko pausua emateko talde alemaniarrarekin, bertan Evenepoel eta Roglic bezalako txirrindulariak korritzen dute.

  • Haimar Etxeberria, IRUDIA: RED BULL BORA

    Haimar Etxeberria, IRUDIA: RED BULL BORA

Haimar Etxeberria, 2025ko Gaztela eta Leoneko Vueltaren txapeldunak, Kern Pharma taldea utzi du, Red Bull Borarekin sinatzeko, horrela txirrindulari gipuzkoarrak World Tourrean lehiatzeko azkeneko pausua eman du. Haimarrek, Remco Evenepoel eta Primoz Roglicekin korritzeko aukera izanen du talde alemaniarrean.

Red Bull Borarentzat fitxaketa honek etorkizunerako apostu bat suposatzen du: "Haimarrekin gure etorkizunerako ikuspuntuarekin modu ezin hobean bat egiten duen txirrindulari bat eskuratzen dugu. Oraindik bere ibilbidearen lehen epean badago ere, ikasteko dauzkan gogoak eta bere talentuak, egun bakarreko lasterketetan eta esprinteko amaiera gogorrenetan etorkizun handiko txirrindularia bihurtzen dute", baieztatu zuen Zak Dempster, txirrindulari euskaldunaren talde berriko zuzendariak.

"Oso konten nago Red Bull Bora Hansgroherekin fitxatzeagatik. Lehenengo elkarrizketetatik, konfiantza handia eta bertan hazitzeko modua sentitu nuen. Epe berri honendako motibatuta nago eta proiektu honetan laguntzeko entusiasmatuta", azaldu du Haimar Etxeberriak.