Itxi

Txirrindularitza

EPOa erabili zuen

Danilo di Lucari bizi guztirako zigorra jarri diote, dopinagatik

Erredakzioa

Txirrindulari italiarrari eritropoietina edo EPO izeneko substantzia antzeman zioten apirilean ezustean egindako azterketa batean.

  • Danilo Di Lucari birritan antzeman diote EPOa odolean. Efe.

    Danilo Di Lucari birritan antzeman diote EPOa odolean. Efe.

Dopinaren Kontrako Italiako Auzitegiak bizi guztirako zigorra ezarri dio Danilo Di Luca txirrindulariari, kontrol batean eritropoietina (EPO) antzeman ziotelako. Kontrola apirilean egin zioten, ezustean.

Fiskaltzak bizi guztirako zigorra eskatu zuen urriaren 14an, Di Lucak dopinaren kontrako araudia birritan hautsi duela azpimarratuta. Italiarrari bi urteko zigorra jarri zioten 2010ean beste kontrol batean positibo emateagatik.

Halaber, auzitegiak 35.000 euroko isuna jarri dio txirrindulariari, UCIko araudiari jarraituta. Horrez gain, prozesu guztiak eragindako gastuak ere ordaindu beharko ditu: 850 euro.