Itxi

Txirrindularitza

Faborito nagusiak

Mikel Landa Nibalirekin lehiatuko da, Italiako Giroa hasteko bi astera

eitb.eus

Biak Trentinoko Giroan arituko dira, Italiako lasterketa handiaren atarian.

  • Mikel Landa. Argazkia: EiTB.

    Mikel Landa. Argazkia: EiTB.

Mikel Landak eta Vincenzo Nibalik indarrak neurtuko dituzte Trentinoko Giroan, apirilaren 19tik 22ra, Italiako Giroaren atarian. Landa eta Nibali dira, hain zuzen, Italiako lasterketa nagusian azken garaipena lortzeko faborito nagusiak.

Ibilbide menditsua izango dute Trentinoko Giroan parte hartuko duten 18 taldeetako txirrindulariek: Ag2R-La Mondiale, Astana eta Team Sky, WorldTourrekoak; Androni-Sidermec, Bardiani-CSF, Bora-Argon 18, Caja Rural Seguros RGA, Drapac, Gazprom-Rusvelo, Nippo-Fantini, Southeast-Venezuela, Pro Kontinentalak; eta SkyDive Dubai, Tirol, Amore&Vita-SMP, Norda-MG KVis y D’Amico-Bottecchia, Kontinentalak; eta Italiako eta Brasileko selekzioak.

Landak eta Nibalik izango dituzte aurkari nagusiak AG2R La Mondialeko hirukotea izango dira: Pozzovivo, Bartet eta Péraud.

/p>