Itxi

Txirrindularitza

Trentinoko Giroa, 4. etapa

Mikel Landak irabazi du Trentinoko Giroa

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak aurkarien erasoei aurre egin behar izan die azken egunean. Etapa garaipena Kangert estoniarrak lortu du.

0:52

Mikel Landak Trentinoko Giroak irabazi du, laugarren eta azken etapa jokatu ostean. Etapa garaipena Tanel Kangert Astanako estoniarrak irabazi du, Landa azken momentura arte estututa. Arabarrak irabazten duen lehen etapakako lasterketa da Trentinoko Giroa.

Kangertek erasoa jo du etapa amaiera eta bera gailendu da helmugan 160,9 kilometroko ibilbidea bete ostean. Matteo Busato bigarren izan da eta Landa hirugarren.

Atzoko etapan gertatu bezala, Landak gogor borrokatu behar izan du lidergoari eusteko, azken igoeran batez ere. Kangert, Fuglsan eta Bardet izan dira liderrari eraso egiten gehien saiatu direnak.

Landa hirugarren izan zen 2015eko Italiako Giroan eta argi utzi du aurtengo ediziora sasoian iritsiko dela . Euskal Herriko Itzulian etapa bat irabazi ondoren, Trentinoko Giroa ere poltsikoan sartu du.

Sailkapen nagusian, zortzi segundo atera dizkio Kangerti eta 19 Fuglsangi.


"600">