Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Coquard, Dunkerkeko Lau Egunetako lehen liderra

Agentziak | Erredakzioa

Frantziarra izan da nagusi lehen etapako esprintean.

  • Tropel nagusia. Argazkia: Efe.

    Tropel nagusia. Argazkia: Efe.

Bryan Coquard frantziarrak irabazi du Dunkerkeko Lau Egunetako lehen etapako esprinta. Direct Energie taldeko txirrindularia lider jarri da sailkapen nagusian, 191 kilometro egin ostean.

Coquardek lau ordu, 18 minutu eta 53 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko, eta helmugarako 100 metrora hasi du esprint nagusia. Bere erasoak baliorik gabe utzi du Cofidis taldeak azken kilometroetan Nacer Bouhannirentzat egindako lana. Bouhanni bikain aritzen da horrelako iritsieretan. Frantziarrak, azkenean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan du.

Bigarren postua, Raymond Kreder holandarrarentzat izan da.

Gaurko garaipenari esker, Coquard sailkapen nagusiko lider jarri da. Bi segundoko aldea dauka Frapportirekin. Italiarra bigarren da tarteko esprintetan lortutako denbora-sariengatik.

Ostegunean bigarren etapa jokatuko dute, Anichen hasi eta bukatuta, 188 kilometro egin ostean.