Txirrindularitza
Deialdian
Erviti, Ion Izagirre eta Castroviejo Rion izango dira
Agentziak | Erredakzioa
Alejandro Valverde eta Joaquim 'Purito' Rodriguez txirrindulariekin batera izango dira Olinpiar Jokoetan.
-
Jonathan Castroviejo. EFE
Javier Minguez Espainiako selekzioaren hautatzaileak jakitera eman ditu Riora eramango dituen bost gizonen izenak. Horietako hiru euskal txirrindulariak dira: Imanol Erviti, Ion Izaguirre Insausti eta Jonathan Castroviejo (Movistar taldekoak dira hirurak).
Horiekin batera joango diren beste bi txirrindulariak izen handiko bi gizon dira: Alejandro Valverde (Movistar) eta Joaquim "Purito" Rodriguez (Katusha).