Itxi

Txirrindularitza

Larunbatean

Valverde, Adam Yates eta Van Avermaet, faboritoen artean

Agentziak | Erredakzioa

Ion Izagirre, Mikel Landa eta Mikel Nieve dira euskal parte-hartzaileetariko batzuk.

1:25

Alejandro Valverde, Adam Yates britaniarra eta egungo txapelduna eta Van Avermaet belgikarra dira Donostiako Klasika irabazteko favorito nagusiak. Lasterketa larunbatean lehiatuko da, ibilbide gogorra du eta mendate bat helmugarako kilometro gutxiren faltan.

Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-en.

Murtziako txirrindularia bigarren izan zen iaz, eta irabazle, 2008ko eta 2014ko edizioetan. Baina aurkari zailak izango ditu: Yates, iazko irabazlea eta laugarren aurtengo Frantziako Tourrean, Thibaut Pinot, edo Bauke Mollema, besteak beste.

Chris Froome eta Nairo Quintana ez dira irteeran izango, baina bai Alberto Contador. Madrildarrak Frantziako Tourrean izandako lesioak gainditu nahi ditu, eta sasoi puntu berreskuratu. Ondorioz, Valverdek aukera ezin hobea du UCIko sailkapenean lehenengo bost postuetara gerturatzeko.

Guztira, 2019 kilometroko ibilbidea sei mendate daude: lehen mailako hiru (Jaizkibel birritan igoko dute) eta Murgilekoa, amaieran, eta, ziurrenik, lasterketa erabakiko duena.

rabakiko duena.