Itxi

Txirrindularitza

Eneco Tour

Rohan Dennis, garaile erlojupekoan eta lider sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

BMCko australiarrak egin du denborarik onena, 9,6 kilometroko ibilbidean. Ion Izagirre hamaikagarren geratu da.

Rohan Dennis (BMC) izan da Eneco Tourraren bigarren etapako azkarrena, 9,6 kilometroko erlojupekoa Bredan, Herbehereak. Australiarra da lasterketako lider berria.

Dennisek 10' 48''-ko denbora egin du. Bigarrena Jon Van Emden (Lotto NL-Jumbo) izan da, 5 segundora, eta hirugarrena, Jash Sutterlin (Movistar), 14 segundora.

Ion Izagirrek (Movistar) 19 segundo galdu ditu, eta hamaikagarrena izan da.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK