Itxi

Txirrindularitza

Konfirmazio ofizilaik ez

Ion Izagirre, Bahrain-Merida taldea bidean

eitb.eus

Vincenzo Nibali txirrindulari italiarraren taldekidea izango litzateke gipuzkoarra. Fitxaketaren berri ez dute taldeek oraindik eman oraindik ez dagoelako ezer sinaturik.

  • Ion Izagirre. EFE

    Ion Izagirre. EFE

Ion Izagirrek Movistar taldea utziko omen du eta bere etorkizuna Vincenzo Nibaliren ondoan egon liteke. Badirudi Bahrain-Merida taldearentzat korrituko  duela Izagirrek.

27 urte ditu gipuzkoarrak eta Bahrein-Meridranen fitxaketa garrantzitsuena izango litzateke,  Bahrein taldeak hurrengo denboraldian World Tourrean egoteko euskaldunaren puntuak behar ditu.