Itxi

Txirrindularitza

2002ko Vueltako irabazlea

Aitor Gonzalez txirrindulari ohia atxilotu dute, lapurreta leporatuta

Agentziak | Erredakzioa

Epaileak behin-behineko askatasuna eman dio. Goizaldean atxilotu dute Alacanteko denda batean, ustez pertsiana eta kristala mailu batekin hautsi ostean.

  • Aitor Gonzalez. Argazkia: Efe.

    Aitor Gonzalez. Argazkia: Efe.

Aitor Gonzalez 2002ko Espainiako Itzuliko irabazleari behin-behineko askatasuna eman dio epaileak, baina karguak egotzita. Gonzalezek Alacanteko epaile baten aurrean deklaratu du, ustez telefono mugikorrak saltzen dituzten denda batean lapurreta egiteagatik.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, txirrindulari ohia epailearen esku utzi dute lapurretan egitea saiatzeagatik, eta epaileak aske utzi du behin-behinekoz.

Gonzalez, Zumarragan jaioa baina aspalditik Alacanten bizi dena, goizaldeko ordu biak aldera atxilotu dute Alacanteko Garcia Andreu kaleko denda batean. Ustez, Vueltako irabazle ohiak pertsiana eta kristala mailu batekin hautsi ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza