Txirrindularitza
San Juaneko Itzulia, 3. etapa
Bahrainen lehenengo garaipena, Navardauskasen eskutik
eitb.eus
Erlojupekoa irabazteaz gainera, elastiko urdina jantzi du. Etapan 2. eta 3., Mollema eta Brandle geratu dira.
-
Navardauskas. EFE
Ramunas Navardauskas txirrindulari lituaniarrak erdietsi du Bahrain Merida talde berriaren aurreneko garaipena.
San Juaneko Itzuliko 3. etapan, 11,9 kilometroko erlojupekoan, 14:03ko denbora egin du Navardauskasek, eta sailkapen nagusiko lehen postua ere lortu du.