Itxi

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia, 2. etapa

Pinotek irabazi du etapa, eta Contador da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Ion Izagirre laugarren izan da, eta Mikel Landa, bosgarren. Sailkapen nagusia Izagirre laugarren da 5 segundora, eta Landa zazpigarren, 12 segundora.

  • Alberto Contador. Argazkia: Efe.

    Alberto Contador. Argazkia: Efe.

Thibaut Pinot FDJ taldeko frantziarra gailendu da Andaluziako Itzuliko bigarren etapan, edizio honetako nagusia. Alberto Contador (Trek Segafredo) da lider berria-

Azken kilometroetan, Pintoko txirrindulariak erasoa jo du eta segundo batzuetako aldea lortu du. Peña del Aguilako helmugarako bi kilometro baino gutxiagoren faltan, Pinotek erasoa jo du. Bere atzetik, Mikel Landa, Rosa, Ion Izagirre eta Valverde.

Pinotek aurretik zihoazen guztiak harrapatu ditu, eta bera gailendu da helmugan. Atzekoek segundo gutxi galdu dituzte, eta horri esker Alberto Contador  lider jarri da sailkapen nagusian. Ostiral honetan, banakako erlojuaren kontrakoa jokatuko dute.