Txirrindularitza
Strade Bianche
Sagan, Avermaet eta Nibali, lehia bizia Cancellararen lekukoa hartzeko
Agentziak | Erredakzioa
Lasterketak 175 kilometroko ibilbidea du eta lehen aldiz lehiatuko da World Tourraren barruan.
-
Sagan da faborito nagusietako bat. Argazkia: Efe.
Strade Bianche, lurreko pistetako lasterketa, “sterrato” delakoa, lehen aldiz lehiatuko da World Tourraren barruan eta Fabian Cancellararen lekua nork beteko duen da puntu erakargarrienetariko bat. Cancellarak txirrindularitza utzi berri du. Suitzarra gailendu zen iazko edizioan, eta guztira hiru aldiz irabazi du lasterketa.
Aurtengo edizioan, gainera, Santa Maria mendirako igoerako 11,5 kilometroko tarte batek Cancellararen izena izango du, suitzarraren omenez. Alejandro Valverde ere ez da irteeran izango, espainiarrak Paris Niza lehiatzea erabaki baitu aurten.
Lasterketa irabazteko faborito nagusia Peter Sagan da eslovakiarra da, munduko txapeldunak bigarren egin du birritan Strade Bianchen, eta Kuurne-Brusela-Kuurne irabazi berri du.
Greg Avermaet txapeldun olinpikoa eta Zdebek Stybar 2015eko irabazlea ere apustu guztietan daude.
Badira kiniela guztietan sartzen diren beste batzuk: Michal Kwiatkowski, Rigoberto Uran, Tim Wellens, Vincenzo Nibali, Fabio Aru eta Rui Costa, besteak beste.
10 urteko ibilbidearen ostean, Strade Bianche lehen aldiz lehiatuko da World Tourraren barruan. Nortasun berezia duen lasterketa da, buztin zuriko 11 tarte dauzka, 62 kilometro, 'sterrato' ospetsua osatzen dutenak. Orotara, ibilbideak 175 kilometro dauzka.
Tutti gli ultimi aggiornamenti su #StradeBianche, per la 1° volta inserita nel #UCI World Tour!https://t.co/oi04wsbmh6 pic.twitter.com/oOVE7iBOpr
— Strade Bianche (@StradeBianche) 9 de febrero de 2017