Itxi

Txirrindularitza

Criterium Dauphiné

Ibilbide menditsua, mendate berriak eta Alpe D’Huez

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa ekainaren 4an hasi eta 11n amaituko da.

  • Lasterketa ekainaren 4an hasiko da. Argazkia: Efe.

    Lasterketa ekainaren 4an hasiko da. Argazkia: Efe.

Criterium Dauphiné lasterketaren 69. edizioak ibilbide menditsua izango du, Alpe D’Huez ospetsua barne, eta urtero legez, azken testa izango da Frantziako Tourrean onenen artean egon nahi duten txirrindularientzat.

Lasterketa Saint-Etiennen hasiko da ekainaren 4an. Lehen egun horretan hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuitu gorabeheratsu bati. Cote de Rochetaillée igo beharko dute, besteak beste.

Hurrengo bi etapetan, esprinterrek aukera izango dute, Bourgoin-Jallieuko 23,5eko erlojuaren kontrakoaren atarian.

Podiuma asteko azken hiru egunetan lehiatuko da. Hasteko, La Motte-Servolex igo beharko dute, ondoren Mont du Chat, kategoria berezikoa, % 10eko aldapekin. Igoera bera egingo dute Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa.

Hurrengo egunean, Alpe D’huez igoko dute, baina igoera laburra izango da, bost kilometrokoa.

Eta azken egunean, 115 kilometroko ibilbidea. Col des Saisies, Aravis eta Colombier goko dituzte, Plateu de Salasoinerako azken igoera egin aurretik.