Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 7. etapa

Azken etapa irabazita ospatu du Valverdek Voltako garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Murtziarra jaun eta jabe izan da aurtengo edizioan, hiru etapa irabazi ditu eta bigarren postu bat ere lortu du.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

    Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverde (Movistar) gailendu da, bigarrenez, Kataluniako Voltan, azken etapan ere azkarrena izan ostean. Bigarren Pantano izan da, eta Vichot hirugarren.

Azken etapan 138,7 kilometro egin dituzte txirrindulariek, eta, ohikoa denez, zortzi aldiz igo dute Montjuiceko gaina. Murtziarrak hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo edizioan.

Alberto Contador (Trek Segafredo) izan da bigarrena sailkapen nagusian, eta hirugarrena, berriz, Mac Soler (Movistar) kataluniar gaztea.

 


"YES">