Txirrindularitza
Poloniako Itzulia
Dylan Teunsek irabazi du itzulia eta Poelsek azken etapa
Erredakzioa
BMC taldeko txirrindularia izendatu da Poloniako Itzuliko irabazle. Zazpigarren eta azken etapan Wout Poelsek irabazi du.
-
Dylan Teuns, 2017ko Poloniako Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE
Dylan Teunsek (BMC) irabazi du 2017ko Poloniako Itzulia eta Wout Poels (Sky) izan da zazpigarren eta azken etapako garailea. Rafal Majka (Bora-Hansgrohe) izan da bigarren sailkapen nagusian, bi segundora; Wout Poels, hirugarren, hiru segundora.
Poelsek erasoa jo du helmugarako 500 metroren faltan itzulia irabazteko asmoarekin, baina Teunsek eta Majkak eutsi egin diote, eta holandarra etapa garaipenarekin egin da.