Itxi

Txirrindularitza

Emakumezkoen talde berria

Bi euskal txirrindulari, emakumezkoen Movistar taldearen fitxaketen artean

eitb.eus

Lourdes Oyarbide arabarra eta Eider Merino bizkaitarra Movistar taldeak bere emakumezkoen talderako iragarri dituen lehen zortzi txirrindularien artean daude.

  • Lourdes Oyarbide, argazkiaren erdian, Espainiako erlojpeko txapelduna da. Argazkia: EiTB

    Lourdes Oyarbide, argazkiaren erdian, Espainiako erlojpeko txapelduna da. Argazkia: EiTB

Lourdes Oyarbide (Asparrena, Araba, 1994) eta Eider Merino (Balmaseda, Bizkaia, 1994) datorren denboraldiari begira Movistar Teamek izango duen emakumezkoen taldeko partaide izango dira, Movistar berak gaur jakinarazi duenez. Guztira zortzi taldekideren izenak plazaratu ditu, tartean aipatutako bi euskal txirrindulariak.

Bai Oyarbide, bai Merino Bizkaiko bi taldetik fitxatu ditu Movistarrek. Lehena, Bizkaia-Durangotik joango da telefoniako taldera eta bestea Lointek Team-etik.

Alabaina, ez dira bi talde horietatik Movistarrera jauzi egingo duten txirrindulari bakarrak; izan ere, beste lau txirrindularik ere bide bera egingo dute. Horrela, Mavi Garcia (Balearrak, 33) eta Lorena Llamas (Bartzelona, 30) Bizkaia-Durangon jardun dute aurten eta Alicia Gonzalez (Asturias, 22) eta Alba Teruelek (Valentzia, 21), berriz, Lointek Teamen.

Beste bi txirrindulariak atzerritarrak izango dira, Malgorzata Jasinska (33, Cylance Pro Cycling) poloniarra eta Aude Biannic (26, FDJ) frantziarra.