Itxi

Txirrindularitza

98. edizioa

Vallter 2000 eta La Molina etapa amaierak izango dira Voltan

Agentziak | eitb.eus

Iaz Alejandro Valverdek eskuratu zuen garaipena La Molinako igoeran.

  • Alejandro Valverdek La Molinan irabazi zuen iaz. EFE

    Alejandro Valverdek La Molinan irabazi zuen iaz. EFE

Kataluniako Itzuliko arduradunek baieztatu dute Vallter 2000 eta La Molina etapa amaierak izango direla 2018ko Voltan.

Beraz, 98. edizioan maldan gora amaituko diren bi etapa jarraian jokatuko dira.

Vallter 2000ko gainean amaitu zen azkeneko etapa 2014an jokatu zen eta Tejay Van Garderenek irabazi zuen; Alejandro Valverdek eskuratu zuen azken garaipena La Molinako igoeran, iaz.