Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 22tik 24ra

2018ko Espainiako Txapelketa Castellon izango da

Agentziak | Erredakzioa

'Ibilbide gogorrak, erakargarriak eta oso lehiatuak egiteko behar adina mendia dago' Valentziako probintzian, Lopez Cerronen arabera.

Castellok hartuko ditu Espainiako errepide txirrindularitza txapelketak, 2018ko ekainaren 22tik 24ra, Probintziako Aldundiak iragarri duenez.

Espainiako Vuelta eta orain dela bi edizio berreskuratu zen Valentziako Volta probintzia honetatik igaro dira azken urteetan, bere orografiak profil menditsuak zein kostan zeharrekoak egiteko ematen duen aukeragatik.

Oraindik ez dira kategoria desberdinetako ibilbideak ezagutzen, baina Espainiako Txirrindularitza Federazioaren presidente Jose Luis Lopez Cerronek esan duenez, "ibilbide gogorrak, erakargarriak eta oso lehiatuak egiteko behar adina mendia dago".

Erlojuaren aurkako proba guztiak ekainaren 22an izango dira, ostiralarekin. Hurrengo egunean lineakoak izango dura 23 urtez azkpiko gizonezkoen kategorian eta emakumezkoen bi mailetan. Ekainaren 24an, igandearekin, gizonezkoen profesional eta elite mailetako probak izango dira.

ak izango dira.