Itxi

Txirrindularitza

UCI World Tour

Jay McCarthy australiarrak irabazi du Cadel Evans Great Ocean lasterketa

Agentziak | Erredakzioa

Elia Viviani (Quick-Step Floors) bigarren izan da, eta Daryl Impey hegoafrikarra eta faborito nagusia (Mitchelton-Scott), hirugarren.

  • Lasterketa esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

    Lasterketa esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.

Jay McCarthy Bora-Hansgrove taldeko txirrindularia gailendu da Cadel Evans Great Ocean lasterketan. UCI World Tour egutegiko proba hau irabaten duen lehen australiarra da McCarthy.

Lasterketa esprintean erabaki da. McCarthyk lau ordu eta lau segundoko denbora behar izan du 116.6 kilometroko ibilbidea egiteko. Denbora berean sartu dira Elia Viviani italiarra, bigarren, eta Daryl Impey hegoafrikarra, hirugarren. 41 graduko tenperatura eta hezetasun handia jasan behar izan dute txirrindulariek aurtengo edizioan.

"Queenslandeko beroak eta hezetasunak ondo egiten didate, eta hemen hilabete eman ostean, sasoi batean nago eta irabazi egin dut", esan du McCarthyk.

Cadel Evans Graet Ocean lasterketak izan dituen lau edizioetan lau garaile ezberdin izan dira.