Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Itzulia, 1. etapa

Van Poppelentzat lehen etapa eta elastiko horia

eitb.eus

Lotto taldeak bideratu du esprinta tropelean, eta bide batez, Danny Van Poppeelen garaipena erraztu.

  • Van Poppel, lehen etapako irabazlea.

    Van Poppel, lehen etapako irabazlea.

Lotto Jumbo taldeko Danny Van Poppelek erdietsi du garaipena Valentziako Itzuliko lehen etapan.

Oropesa del Mar eta Peñiscola artean 191,4 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta 4 ordu, 32 minutu eta 12 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko.

Etapan Francisco Mancebo, Diaz, Ibai Salas eta Paul Orselin txirrindulariak izan dira protagonistak, baina jardunaldia amaitzeko 13 kilometroren faltan tropelak ihesaldiko lau lagunak harrapatu eta garaipena esprintean erabaki da. Elastiko horia Van Poppelek jantzi du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txirrindularitza