Itxi

2018/04/29

16:55

Txirrindularitza

Romandiako Tourra, 5. etapa

Primoz Roglicek eraman du garaipen nagusia; eta Ackermannek, azken etapa

Agentziak | Erredakzioa

Bernalek podiumeko bigarren tokian sailkatu da, 8 segundora, eta Richie Porte hirugarrenean, 35era. Ackermannek esprintean lortu du etapa garaipena.

2:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Primoz Roglic (LottoL-Jumbo) esloveniarrak Romandiako Tourra irabazi du, bosgarren eta azken etapa jokatu ostean. Etapa garaipena Pascal Ackermann (Bora-Hansgrobe) alemaniarrak lortu du, esprintean.

Egan Bernalek sailkapeneko lider izateko aukera guztiak agortu zituen larunbatean jokatutako etapa nagusian. Roglicek denboraldiko bigarren garaipen handia lortu du, Itzulia irabazi ostean.

Roglic, hirugarren iazko edizioan, ez du arazo handirik izan azken etapan, ezusterik gabeko jardunaldia izan baita.

Garaipena esprintean erabaki da eta azkarrena Ackermann alemaniarra izan da, denboraldiko bere lehen garaipena lortuz. Bigarren Michael Morkov Quick Step Floors taldeko danimarkarra izan da, eta hirugarren Roberto Ferrari (Emirates) italiarra.

Bernal ostiraleko kronoigoeran gailendu zen, eta Romandiako Tourrean erakutsitakoarekin elite mailan lehiatzeko gaitasuna duela erakutsi du.

Podiumeko hirugarren tokia Richie Porte iazko irabazlearentzat izan da.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;