Itxi

Txirrindularitza

Kaliforniako Itzulia, 6. etapa

Bernalek irabazi du etapa nagusia eta lider jarri da sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

Adam Yates bigarren izan da minutu eta 28 segundora. Sailkapen nagusian, Bernalek minutu eta 25eko aldea du Tejay Van Garderenekin, Itzulia amaitzeko etapa bakarra falta denean.

  • Egan Bernal. Argazkia: Efe.

    Egan Bernal. Argazkia: Efe.

Egan Bernal txirrindulari kolonbiarra Kaliforniako Itzuliko etapa nagusian gailendu da eta lider jarri da berriro sailkapen nagusian.

21 urteko txirrindulariak bazekien eskuan zuela lidergoa berreskuratzea beharrezko ahalegina eginez gero. Horretarako, Tejay Van Garderen liderrarekin zuen 23 segundoko aldea gainditu behar zuen.

Bernalek goi-mailako eskalatzailea dela erakutsi du, aurkari guztiak South Lake Tahoeko azken igoeran atzean utzita. Jaitsiera beldurgarria egin du, helmugara iritsi aurretik zegoen aldapa igo eta lehenengo postuan igaro du helmuga.

Bost ordu 30 minutu eta 58 segundoko denbora egin du, 196,5 kilometroko ibilbidea egiteko.

Kolonbiarrari etapa bakarra geratzen zaio maillot horiari eutsi eta Kaliforniako Itzulia irabazteko.