Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Txapelketak

Jonathan Castroviejok laugarren aldiz irabazi du Espainiako Txapelketaren erlojupekoa

Agentziak | Erredakzioa

Skyko txirrindulari bizkaitarrak urrezko domina lortu du Castellon; Gorka eta Ion Izagirrek zilarrezkoa eta brontzezkoa eskuratu dute. Movistarreko Eider Merinok ere zilarrezko domina irabazi du.

  • Podiumean, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Argazkia: EFE.

    Podiumean, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre. Argazkia: EFE.

Jonathan Castroviejo Skyko txirrindulari bizkaitarrak Espainiako Txapelketaren erlojupekoa irabazi du ostiral honetan; Castellon ari dira jokatzen, asteburuan, txapelketa horiek.

Horrela, Castroviejok laugarren aldiz lortu du garaipena Estatu mailako erlojupekoan; 2017an ere irabazi zuenez, azken bi urteetan elkarren segidako urrezko dominak eskuratu ditu. 47 minutu eta 46 segundo behar izan zituen txapeldunak 38 ibilbidea; Castelloko Vall d’Alba herrian izan zuen lasterketak irteera eta helmuga.

Podiumean, Izagirre anaiak izan dira Castroviejorekin batera; Gorka bigarren tokian sailkatu da, eta Ion, aldiz, hirugarrenean (bere anaiak segundo bakarreko aldea izan du). Hortaz, lehen aldiz, euskal txirrindulariek eskuratu dituzte lehen hiru postuak, baita domin guztiak ere.

Eider Merinok zilarrezko domina lortu du, emakumezkoetan

Emakumezkoetan, Eider Merino bigarren postuan sailkatu da, eta zilarrezko domina irabazi du. Balmasedako txirrindulariak, Movistar taldekoa bera, Mavi Garcia izan du aurretik soilik, azken sailkapenean. Alicia Gonzalez izan da hirugarrena.

Bikain ibili da, halaber, Lourdes Oyarbide arabarra; izan ere, bosgarren tokian amaitu du proba.